ESZENA

Olaeta taldearen “Ama Lurra” eta “MemeM” dantzak

Olaeta Ballet Elkartea taldearen eskutik, Ama Lurra eta MemeM dantza saioak ikusteko parada izango da larunbat honetan, ekainak 21, Campos Eliseos antzokian.

Ama Lurra obra, Bittor Olaetaren ideia izan da eta Jesús Guridiren musika da, batez ere, entzungo dena. “Gure herria, Euskal Herria, bertako kultura eta ohiturak maite ditugu, hori dela eta, gure herrialdeetatik bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu, gure dantza ezagunenetariko batzuk erakusteko asmoz, esperantzaz ibilbide hau baliagarria izan dadin hobeto elkar ezagutzeko”.

Beste aldetik, Mari Carmen Muñoz, Jone Goirizelaia, Ines Uriarte eta Koldo Zabala koreografoek prestaturiko saioa da MemeM, baina Jon Maia bertsolariaren ideia originalean oinarri duen dantzaldia da, non haurtzarotik heldutasunera arteko emakume baten bidaia mitologikoa islatzen den: Mari emakume Mitologikoa. “Mitologia emakumearen begietatik ikusiko dugu eta emakumeak euskal mitologiaren eremu horretan duen nortasuna, indarra eta boterea azalduko dira. Amaieran, guztia gaur egungo gizarte errealera eramango dugu”.

Oholtza gainean eta inguruan lan talde oparoa: Asier Eguzkizaren zuzendaritzapean Kissar Ensemble taldea; Ugaoko sarea Abesbatza, Ius Pérezen zuzendaritzapean, Asier González eta Urtzi Ugalde txalapartariak eta Aitor Norte Apache DJa. Bide batez, Onintza Enbeita eta Uxue Alberdi bertsolariak ere.

Informazio gehiago Olaeta Ballet Elkartearen web orrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button