BESTELAKOAK

Urteko sasoiei lotutako euskal tradizioaren bilgunea

Labayruk, Ikastolen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, urteko sasoiei loturiko dokumentazio grafikoa, musika eta euskal tradizio guztia batzen duen webgune berria aurkeztu dute gaur goizean.

Adolfo Arejita, Labayru Ikastegiko zuzendariak, Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko presidenteak, eta Miren Josune Ariztondo, Kulturako Foru diputatuak sareko euskarri berriaren gaineko informazioa eman dute. Azken honek, webgune bat baino zerbait gehiago dela nabarmendu du: “Plaza erreala, Euskal Herriko etnografia guztia ezagutzen lagunduko duena”.

Euskal Herria osorik harturik, web-orriak urte osoan egiten diren tradiziozko ospakizunak ditu ardatz, kantuak batik bat, eta horien gaineko testu argigarriak.
Hortaz, edukiei begira, lau sasoitan dago banaturik webgunea: Oles ta oles (Gabonetako edukia), Hou Pitxu hou! (Inauteriaren zikloa), Txulufrina eta arrosa, (Udako zikloa) eta Pinpirin eta florian (Udazkeneko ospakizunen bilduma). Diogun legez, atal bakoitzean herri kantuak eta tradizioak, sasoi horri loturiko zereginak, ohiturak, sineskeriak eta abarrekoak ikusiko dituzue.

Gainera, euskal tradizioa munduko patrimonioa denez, orria, lau hizkuntzatan egituratu da: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

www.urtesasoiak.com proiektua ikustea duzue onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button