ESZENA

“Itsaslaboa” edo Txoriak Zoroen Itsasoan

Lekeitio Mikel Laboaren bizilekua izan zen umea zelarik, eta bere musika-sorkuntzak hainbat lotura ditu herriarekin. Horrexegatik, Laboaren kantak oinarri hartuta, hondartzako dantzaldi bat sortu du Dantzaz Konpainiak. Estreinaldia uztailaren 11 eta 12an izango da, 23:00etan, Lekeitioko Isuntza hondartzan. Eszenatokiaren osagarriak  hauexek izango dira: leku xarmangarria, itsasoa, irla, portua, ….  eta itsasoa marmarka, gaua, magia…

Orain dela bi urte, Sarrionandiaren poema musikatuak hartu eta hondartzan dantza bilakatzea nahi izan zuten Lekeitioko kultura eragileek. Hainbat buelta eman ondoren, Dantzaz konpainiarekin egin zuten topo. Ondokoa, esperientzia ezin hobea izan zen, eta benetan liluraturik eta hunkirik  gelditu zen ikuslegoa, pieza berri hura ikustean: Naufragoak.

Orain, bigarren urratsa eman nahi izan dute, eta hortik etorri da Itsaslaboa. Txoriak Zoroen Itsasoan. Mikel Laboaren kantak, hondartza eta dantza.

Koreografiak Donostiako Dantzaz konpainiaren Iñaki Mujikaren esku egon dira, eta diogun bezala, orain dela bi urteko Sarritsaso ikuskari arrakastatsuari jarraiki, itsasertzean hondartza gaineko dantza garaikidea eta hunkigarria estreinatuko dute Lekeition.

Hortaz, lan berri honetan Mikel Laboaren musika, Iñaki Salvador musikariaren pianoa eta dantzari askoren partaidetza bildu da: Lionel Ah-Sou, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Stefan Fredriksen, Jorge Gálvez, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Valentina Pedica, Martxel Rodriguez, Josu Santamaria, Marina Scotto, Beñat Urretabizkaia.

Ekitaldia, Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren barruan egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button