MUSIKA

Bonnie Prince Billy musikari estatubatuarrak Bilbon joko du

Bonnie Prince Billy ezizenaren atzean Will Oldham (1970, Kentucky) musikari estatubatuarra ezkutatzen da. Songwriter-a bihar izango da Bilboko Kafe Antzokian. Oldhamekin batera, El Hijo musikari madrildarrak joko du.

Oldham musikari estimatua da pop eta rock independentearen esparruan, sustraidun musika jorratu arren. Izan ere, country kutsuko folk doinu bikainak jotzen ditu. Estatubatuarraren hitzak ere harritzekoak omen dira. Prentsa espezializatuak Nick Drake, Low, Neil Young eta Johnny Cash bezalako izen handiekin alderatu du.

Berriki hiru single plazaratu ditu, Island Brother Cairo Gang proiektuarekin, Must be Blind Matt Sweeney-rekin eta There is no God.

Oldhamekijn batera El Hijo izango da, Madrilgo sortzaile eta ekoizlea Abel Fernandez da, Migala edota Emak Bakia proiektuetan ibilia da. Orain El Hijo moduan aritzen da, eta nortasun handiko Madrileña lana plazaratu berri du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button