LITERATURA

Bihar, “Blas de Oteroren Eguna” ospatuko da Bilbon

Bilboko Udalak Blas de Otero poeta bilbotarraren jaiotzaren 101. urteurrena ospatuko du bihar, eta horretarako, Lucía Sócam kantautoreak egilearen lanean oinarritutako Otero izeneko diskoa aurkeztuko du kontzertu baten bidez. Ekimena 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

2016an, Blas de Otero (1916-1979) 50eko hamarkadako gizarte poesiak izan zuen ahotsik azpimarragarrienaren gaineko jardunaldiak egin ziren. Han Pere Gimferrer, Antonio Colinas edo Antonio Martínez Sarrión adituak elkartu ziren poetaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Aurten, Blas de Oteroren Egunaren ospakizuna intimistagoa izango da Lucía Sócam kantautore gaztearen ahotsaren bidez.

Lucía Sócamek idazlearen poemen aukeraketa eskaintzen du Otero izeneko lan horretan Artistak A la inmensa mayoría edo Digo vivir poema ezagunak musikatu ditu.

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak egilearen lana ezagutarazteko konrpromisoa dute, eta horrexegatik, martxoaren 15 bakoitzean poetaren jaiotza ospatzen dute. Horretaz gain, Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Saria antolatzen dute urtero sorkuntza sustatzeko eta hiriak emandako egile garrantzitsuenetako baten irudia zale orori hurbiltzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button