BESTELAKOAK

Kultura eskaintza anitza Bizkaiko foru museo eta aretoetan

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen museo eta aretoetan kultura programa zabala atondu da. Leku bakoitzeko erakusketa iraunkorrez gain, 2023rako aldi baterako hogeita hamar erakusketa baino gehiago, eta bestelako jarduera asko antolatu dira.

Ekimen horiek guztiak honako zentroetan egingo dira: Arkeologi Museoa (Bilbao), Santimamiñe (Kortezubi), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Europako Herrien Parkea (Gernika-Lumo), Euskararen Etxea (Bilbao), La Encartada fabrika-museoa (Balmaseda), Txakolin Museoa-Txakolingunea (Bakio), El Pobaleko Burdinola (Muskiz), Muñatones Gaztelua, (Muskiz), Ondare Aretoa eta Rekalde Aretoa (Bilbao).

Gaur berton izan da eskaintza horren aurkezpena, non Lorea Bilbaok honako hau adierazi duen: “gure helburua da Bizkaiko kultura ondare aberatsa herritar guztiei hurbiltzea, gurekin bizi zaretenoi eta bisitan zatozenoi. Erakustea zein aberatsa izan daitekeen tamainan txikia, baina kulturan handia den lurralde bat. Gure areto eta museoak erakusleiho bihurtu nahi ditugu, Bizkaia erakusteko espazio, bizkaitarrei buruz hitz egiten dutenak, beraien istorioak, kondairak, gure abestiak, lanbideak, ametsak eta bizipenak kontatzen dituztenak”.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2023rako jardueren katalogoa sortu du egunero museo eta foru aretoen sareak eskaintzen duen kultura eskaintza ezagutarazteko eta herritarrentzat eskuragarri jartzeko kultura eta ondarea, historia eta lurraldearen nortasuna.

Aurrekoaz gain, hamabost argitalpen berri editatzea ere aurreikusi da, tartean, Megalitoak;  Benito Barrueta. Marrazkiak; Palindromoak: Markos Gimeno. Autore Erotua; Istorioak ehuntzen. Ehungintza emakumeen testigantzak Cadaguaren haranean; edo Euskal burdinoletatik bidaia. Luis Barreiroren (1909-1917) landa koadernoa.

Programazio osoa www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean deskargatu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button