BESTELAKOAK

“Kaleartean”, Esku-Hartze Artistikoen I. Topaketa

Kaleartean ekimena Basauriko udalak antolatzen du eta ekainaren 5, 6, eta 7an izango da bertan. Deialdi ireki baten bitartez aukeratu diren esku-hartze artistikoek, orain erabilerarik gabe dauden 10 lokal komertzial aldi baterako birmoldatuko dira.

Antolatzaileek adierazi digutenez, “beste zenbait udalerritan bezalaxe, Basaurin ere ugariak dira hutsik egon, edota ezertarako ere erabiltzen ez diren lokalak. Itxura batean, errealitate hori bizi izan duten (edo gaur egun bizi duten) toki askotan, artearekin lotutako jardueretara bideratu dituzte horrelako espazioak. Boladan dago jarduerarik gabeko lokaletako barrualdeak, kanpoaldeak edota pertsianak erabiltzea artelanen erakusketa iragankorrak antolatzeko, eta ugariak izan dira horrelako ekimenak, nazioartean: Pop-up Art Loop, Chicagon; Storefronts Seattle, Seattlen; Recess, New Yorken; eta The Wynwood Walls, Miamin. Hurbilago, Bajamos la Persiana, ArteShop eta Bitartean, Bilbon.
Orain arte hutsik egon diren guneetan jarduera sortzeak, gizartea eta ekonomia berpiztea dakar”.

Kaleartean ekimenaren bidez, Basauriko merkatal egoera sustatu nahi da, lokal hutsen inguruko hausnarketa sortu nahi da, eta Artearen bitartez herritarrei eskaintzen zaion eskaintza kulturala osatu nahi da.

“Espazio horiek birmoldatuko dituzten esku-hartze artistiko horiek bilatzen ari gara, eta sortzaile eta artistei deialdia irekita dugu maiatzak 15 arte” esan digute ekimenaren dinamizatzaileek.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button