MUSIKA

“Kultur” programak musika barreiatuko du Nafarroatik

Ekainaren 23tik irailaren 11ra arte, Kultur programak Nafarroako hainbat herri bisitatuko du, eta bide batez, kontzertuetan parte hartzeko eta bertako herriak eta ondare artistiko eta kulturala ezagutzeko aukera ere luzatuko du.

Nafarroako 40 herri eta bestelako tokietan kultur eskaintza zabala izango da, eta publikoak musika-proposamen ugarirekin gozatu ahalko du. Ikuskizunetatik 25 nafar jatorriko talde eta artistek garatuko dituzte, eta olerkiak, pintura, zinema eta eskultura uztartzen dituen erakusketa bat ere izango da ikusgai Bertizen.

Arte Berriko 10 urteko ibilbidea, kultur sorkuntzako fabrika protagonista izango da edizio honetan. Lilura-Olerki magikoak proposamenak Mikel Belascoain du komisario, eta uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte kultur sorkuntzako fabrika bat zer den eta nola funtzionatzen duen erakutsiko du.
Bertizko Jaurerriko Parke Naturaleko Lorategi Historiko-artistikoaren gune liluragarrian, pintura, eskultura, musika, literatura, argazkigintza eta zinea zuzenean gozatzeko aukera izango da, beti ere aberastasun botanikoarekin, eta urmaelek, zubi txikiek, biribilguneek, begiratokiek, kaperak, Art Déco beirateek… eratzen duten paisaiarekin.

Hutsun, Kimuak, Ezpalak, Gabezin, Ibil Bedi, Skabidean, eta Kuttune euskal taldeak ere arituko dira beste askoren artean.

Jakiteko noiz, zer, eta non, hemen duzue, Kultur programa osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.