MUSIKA

Folk Getxo Jaialdiaren munduko musikak gaurtik aurrera entzungo dira

Gaurtik irailaren 12ra munduko musikak eta kulturak batuko dira Getxo herrian Oysterband, Mahala Raï Banda, Laydsmith Black Mambazo eta Xabi Aburruzaga artistekin. Egitarauan bestelako jarduerak ere badira: Bidezko Merkatua, Munduko Terraza eta kaleko banden desfileak.

Lehen eguneko kontzertua OysterBand talde britainiarraren eskutik etorriko da. Oysterband Britainia Handiko folk-rockeko talde ospetsuenetariko bat da. Bere herrialdeko musika tradizionalean sustraitutako pop eta rock erritmoen arteko fusioa egiten du batik-bat. Ikusgarria eta entzungarria da musika-tresnekin duten trebetasuna, izan ere, nazioarteko panoraman banda bikainenetariko bat da.
Extremadurako Barrunta Bellota Band bikotearen saioaz eta Stadkapelle Starnberg talde bavariarraren kalejirez osatuko da egitaraua gaur.

Jaialdira datorren jendeak Bidezko Merkatua bisitatu ahal izango du. Bestalde, hainbat herrialdetako artisautzako produktuak Munduko Merkatura itzuliko dira, Koan Elkartearen lanari esker. Halaber, aurten ere beste kultura eta herrialde batzuetako gastronomia ere dastatzeko beta izango dugu Munduko Terrazan, Euskadiko Munduko Medikuak erakundearen eskutik. Horiez gain, kale-banden desfileak egongo dira. Aurten Bavariako, Eskoziako, Asturiaseko, Salamancako eta bertoko taldeak jardungo dira kalejiretan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button