BESTELAKOAK

Kultur kudeaketari buruz gogoeta egiteko xedez

EHUren Udako Ikastaroek eta Bilboko Udalak elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute, KulturGest Bilbao izeneko programa garatzeko. Helburua kultur kudeaketaren orainari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea da, eta kultur arloen ardura duten pertsonentzat eta erakundeentzat antolatua da.

Programa honek sei ikastaro izango ditu, eta 2022a eta 2023a bitartean gauzatuko dira, eta badu biltzar bat ere, 2024an egingo dena. Programaren helburuen artean, artisten eta kudeaketaren erantzuleen artean beharrizanen eta erronken inguruan eztabaida egitea da.

1999tik, EHUk antolatzen duen udako jarduera akademikoaren egoitza izan da Bilbo, orduko hartan Bilbo, artea eta kultura izeneko topaketekin hasita. Bilboko udalak eta EHUren Udako Ikastaroek elkarrekin egin dute bide hori, eta garrantzi berezia izan dute, bestalde, kulturaren inguruan antolatutako jarduerek.

Aurten, Udako Ikastaroak ekainaren 22an, 23an eta 24an izango dira. Lehenengo jardunaldian, Kultur politikak hiriburuetan izeneko gai landuko da, eta “kultur kudeaketaren jasangarritasuna aztertuko da bereziki”. Bigarren ikastaroa Kultur kudeatzaileak, ondarea, komunikazioa eta teknologia berriak da. Azkenik, Gure ondarea kudeatuz: eredu eta ikuspegi berriak izeneko ikastaroan, “ondarearen kudeaketa landuko da, zer egoera duen gaur egun, zer eredu berri ari diren agertzen, eta etorkizuneko zer ikuspegi ditugun, hala nola genero ikuspegiarekikoak”.

Bilbon, halaber, EHUren beste hogeitaka ikastaro egingo dira, eta era askotako gaiak landuko, hala nola historia, klimaren krisia, berrikuntza eta inklusio soziala, osasun mentala, ….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button