IKUS-ENTZUN

Ametsa edozein preziotan bete ahal da?

Gaur, otsailak 23, Andoaingo Auditorioan, 19:00etan,  The Good Son (seme ona) dokumentala ikusteko parada egongo da Hileko dokumentala saioaren barruan.

The Good Son (Israel, 2013) filma Shirley Berkovitz zuzendariaren da, eta bertan erantzun erraza ez duten hainbat galdera formulatzen dira. Zer ote darabil buruan bere ametsa edozein preziotan betetzea erabaki duen gazte batek? Non ote dago norberaren errealizazioaren eta familiaganako fideltasun eta zintzotasunaren arteko muga?

Ikuslea Or-en historia harrigarriarekin lekuko izango da. 22 urteko gazte honek guraso kontserbadoreei gezurra esan eta kosta ahala kosta aurrera egitea erabaki zuen. Beldurra, zalantza, familiaren garrantzia eta norbera izan nahiaren arteko erretratu liluragarri bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button