Bihar oholtzaratuko den De Boleros saioa bolero onenen eta sentikorrenen berrikuspena da Kubako doinu malenkoniatsuen bidez. Ikuskizuna sentiberatasun kubatar eta Karibeko sentipenez beteko da.
Vocal Tempo taldeko kideak diren Leonel Vierak eta Roberto Carballok eta Ambar Martiartu kantariak burutuko duten errepertorioan gitarra, kantu eta perkusioa nahasten dira maisuki.
Gainera, ikuskizunean bertan eskainiko den proiekzioan, urrezko garaiko bolero-kantari kubatar onenak egongo dira ikusgai.
Leonel Vierak bete-betean gozatzen du bolero genero honetaz, lirismoa sakona delako eta musikaltasun handia duelako. 1998. urtean, Roberto Carballorekin batera sortu zuen Vocal Tempo taldea. Hasieratik Roberto Carballoren musika-ibilbideak lotura estua dauka Leonelenarekin. Konplizitate handia daukate biok eta hori igarri egiten da eszenatokian.
Ambar Martiartu kantaria Habanan jaio zen, eta bera ere gazte-gaztetan iritsi zen musikara. Kasualitatez Zaragozara joan ziren bizitzen eta horri esker De Boleros ikuskizunean bat egin ahal izan dute.
ARTERIA Bilbo Komunikazioak bidalita



