ESZENA

“Artistak Egoitzan” programarako aukeratuak, Bilbaoeszenan

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko bideratu den Artistak Egoitzan programaren zortzigarren edizioan aukeratutako lau proiektuak ezagutarazi ditu. Antzerki dokumentalaren, antzerki fisikoaren eta dantza garaikidearen barruan dauden lau proposamen dira.

Deialdiak 48 eskari jaso ditu, horietako 5 euskaraz, eta guztiak ere Euskal Herritik edo euskal artistetatik edo konpainietatik jasotakoak. Horietarik honako hauek aukeratu dira: Olatz Gorrotxategi irakasle, antzezle eta dramaturgoak, oroimen historikoari buruzko proposamena gauzatzeko aurkeztu duen 43º13’44’’N; Marta Álvarezen, Jon Koldo Vázquezen eta Atxarte López de Munainen (MAuMA) KT83 proiektua; Parasite Kolektiboaren Hot Water bakarkako antzerki fisikoa; eta, azkenik, Esku Harriak: Oteizaren (h)aria euskarazko dantza pieza Mugmus Laborategia konpainiarena.

Artistak Egoitzan programak honako laguntzak bideratuko ditu aukeratuentzat: egitasmo bakoitzak 3.000 euroko laguntza jasoko du eta, horrez gain, BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko dizkio, bere sorkuntza egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eraman ahal izateko. Horrez gain, sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edo/eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, urriaren amaieran egingo den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, BAD-en, hurrengo edizioaren barruan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button