ARTEA

Tabakalerako sortzaileen guneak eta proiektuak bisitatzeko aukera, bihar

Tabakaleran lanean diharduten sortzaileen tailerrak eta lanak ikusteko parada izango da bihar, Lantegi irekiak ekitaldiaren baitan. Hala, goizean, 11:00etatik 14:00etara, urte osoan aritu diren sortzaile egoiliarren espazioak bisitatu eta proiektuak ikusi ahalko dira; arratsaldean, berriz, artisten hainbat lan pantailaratuko  dira Tabakalerako zinemako 2 aretoan.

Goizean, ondoko artistek aurkeztuko dituzte haien proiektu eta guneak: Irati Gorostidi, David Martínez Suárez, Sophie Dyer eta Solveig Suess, aite Alonso eta Unai Ruiz, Maite Garbayo Maeztu eta tziar Orbegozo.

Arratsaldean, berriz, Itxaso Díaz eta Cai Tomos artistek Las historias del cuerpo ikus-entzunezko proiektatuko dute Tabakalerako zinemako 2 aretoan. Ondoren, Paolo Codeluppi-k The Ambassador’s Body lana pantailaratuko du.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button