BERTSOTAN

Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketa abian da

Baztan-Bidasoako XXVI. Bertsopaper Lehiaketa martxan da, eta maiatzaren 17a bitarte lanak aurkez daitezke. Ekimena Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak antolatu dute, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin lankidetzan, eta inguru horretan bizi direnei dago zuzendua.

Jatorrizko, argitaratu gabeko eta bestze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria. Bertsoak maiatzaren 17era arte bidali beharko dira helbide honetara: Berako Kultur Etxea. Baztan-Bidasoako XXVI. Bertsopaper Lehiaketa.

Eztegara pasealekua 11. 31.780 Bera (Nafarroa).

Bertsoak izenburua eta adina izango dute agerian. Beste gutun-azal itxi batean bertsoen izenburua jarriko da azalean, eta barruan egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa. Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du. Sariak maiatzaren 31n bantuko dira Berako Kultur Etxean.

Parte-hartzaileak 4 kategoriatan banatuko dira: Lehenengoan, 10 urtera arteko haurrek parte hartuko dute eta gutxienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 50 euro lehenbizikoarentzat, eta 30 euro bigarrenarentzat.

Bigarrenean, 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Lehenengoak trofeoa eta 100 euro jasoko ditu; bigarrenak, berriz, 70.

Hirugarrenean, 15 urtetik 18 urte arteko gazteak lehiatuko dira, eta lau bertso egin beharko dituzte, gutxienez. Sariei dagokienez, trofeoa eta 150 euro hartuko ditu irabazleak, eta 120 euro bigarrenak.

Amaitzeko, laugarren kategoria helduena izango da. Hala, 18 urtetik gorakoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak ondokoak izango dira: lehenengoarentzat trofeoa eta 200 euro; eta bigarrenarentzat, aldiz, 150 euro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button