IKUS-ENTZUN

“Kortxeak & Krispetak” zinema zikloa gaur amaituko da

Uztailaren 7tik 21era bitartean, Gazteizeko Oihaneder Euskararen Etxean, Kortxeak & Krispetak zikloaz gozatzeko aukera eskaini da. Guztira hiru film eta kontzertu bat bildu dituzte egitarau horren baitan. Filmazpit-ekin elkarlanean, hiru filmak jatorrizko bertsioan proiektatu dira, euskarazko azpitituluekin.

Gaur izango da azken hitzordua, Ivan Castellek zuzendutako The Rise Of The Synths filma, eta Danny Garciaren STIV filma pantailaratu eta gero. Eta gaurko saioan, hirugarren eta azken filma eskainiko da: Searching for Sugar Man filma.
60ko hamarkadaren amaieran, Sixto Rodriguez, musikari misteriotsu bat, Detroiteko taberna batean bere doinu hunkigarriekin eta bere letra profetikoekin liluratuta geratu ziren bi ekoizlek aurkitu zuten. Bi disko grabatu zituzten, artista bere belaunaldiko handienetakoa bihurtuko zela sinetsita. Hala ere, arrakasta ez zen inoiz iritsi, eta abeslaria desagertu egin zen bere buruaz beste egitearen inguruko zurrumurruen erdian. Bien bitartean, diskoetako bat apartheid-aren Hegoafrikara iritsi zen eta herrialde osoan zehar zabaldu zen grabazio piratetan, Rodriguez askatasunaren eta sistemaren aurkako borrokaren ikur bihurtu zuena. Handik denbora luzera, Hegoafrikako bi jarraitzaile Rodriguezekin zer gertatu zen jakin nahian ibili ziren, eta euren ikerketak aparteko istorio bat ezagutzera eraman zituen.

Zikloa borobiltzeko, datorren astean, uztailaren 30ean, iluntzeko 20:30ean, Aguraineko Dupla taldeak kontzertua eskainiko du, Falerina lorategian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button