IKUS-ENTZUN

Zinema ikusezina ikusgai dago Bilbon

KCDk komunikazio soziala eta kulturala garapenerako tresna gisa sustatzea du helburu. Horretarako, informazioaren alternatibak aurkezten ditu pentsamenduaren eredu bakar bat ezartzeak dakarren arriskuari erantzuteko.

Hala, Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak kultura eta komunikazioaren alde egiten du tresna egoki gisa zuzentasuna, iraunkortasuna, eta ondo egitea lortzeko.
Jaialdiko proiekzioak hiru tokitan egingo dira: Bilbo erdigunean (Capitol zine aretoa, FNAC denda eta AlhondigaBilbao); Erandion (Tartanga Institutua); eta Barakaldo (Haladzipo Kultur Elkartea).

Gaur bertan, Bilboko FNAc dendan I love Benidorm (Italia/España) eta Diploma (Israel/España) lanak proiektatuko dituzte 19:00etan. Ostiralean, berriz, zinema sozialaren jaialdia Barakaldoko Haladzipo Kultur Elkartean izango da. Bertan, bederatzi lan erakutsiko dituzte, euretariko asko film laburrak dira: Capicua, Los perjuicios de los prejuicios, Fri… eta Pulsiones guztiak Espainiako ekoizpenak; Kubako Como un rayo de luz eta Tiempos diferentes a su tiempo; eta azkenik, aurretik aipaturiko Diploma (Israel/España).
Zinema Ikusezinaren jaialdiak urriaren 5era arte iraungo du.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button