MUSIKA

Doctor Deseok kontzertu berezia egingo du Bilbon, 2016ko birari amaiera emateko

Hogeita hamar kontzertu baino gehiago eman ostean, Igual y diferente una mirada distinta lana aurkezteko, Doctor Deseok emanaldi berezia egingo du Bilboko Santana aretoan, 2017ko urtarrilaren 5ean, 23:00etatik aurrera.

Kontzertuan makina bat gonbidatuk parte hartuko dute, bai eta Las Tea Party-k ere. Kontzertua Noche mágica del deseo lelopean egingo da.

Baga Biga diskoetxeak jakinarazi duenez, “Erabateko arrakasta hau ospatzeko eta euren zaleei eginiko omenaldi bezala, talde bilbotarrak bira honi bukaera eman nahi dio datorren urtarrilaren 5ean Bilboko Santana 27 aretoan izango den kontzertu oso berezian”.

Informazio gehiago: doctordeseo.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button