IKUS-ENTZUN

XX. mende hasierako abangoardiako zinema, Artiumen

Gasteizko Artium zentro eta museoak Urgentzia. Abangoardiako zinea, 20 eta 30eko urteak ikastaroa eta zikloa ondu du urrian; Juan Arrosagaray da ekimenaren koordinatzailea, eta XX. mende hasierako abangoardia artistikoen ekoizpen zinematografikoa izango du ardatz. Izan ere, garai hartan zinea teknologia berriena bihurtu zen, bai eta abangoardien hizkuntza aurreratuena ere.

Ikastaroa hiru saiotan egituratuko da: urriaren 16an, Dada eta surrealismoa; 23an, Zinema abstraktua; eta, azkenik, urriaren 30ean, Futurismoa, konstruktibismoa eta “objektibitate berria”.

Zikloan ere hiru proiekzio izango dira: urriaren 17an, Emak bakia, Man Ray, 1926; La coquille et le Clérgyman, Germaine Dulac, 1926.

Urriaren 24an, Regen, Joris Ivens, 1929; Rhythmus 21, Hans Richten, 1921; Symphonie diagonal, Viking Eggeling, 1924; Studie Nr. 6, Oskar Fischinger, 1930; Anemic cinema, Marcel Duchamp, 1926 eta  Ballet mécanique, Fernand Léger, 1924.

Amaitzeko,  Berlín, sinfonía de una gran ciudad, Walter Ruttmann, 1927. Emanaldi guztiak Auditorian egingo dira, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button