MUSIKA

Dyana Kurtz-en ahotsa entzungo da Donostiako Dokan

Hari buruz esan dute Nina Simone eta Joni Mitchelle oinordekoa bihurtzeko merituak egiten ari dela. Bere ahotsa eder, sakon eta mindua, Kurtzek lortu duen onespenaren errudunetako bat da.

1997. urtean atera zuen bere lehen diskoa Otherwise luscious life izenpean eta urte berean AEBetako Kantugile Akademiak urteko emakumezko kantari onena izendatu zuen. Harez geroztik beste zortzi disko kaleratu ditu, azkena, America Standard, izanik.

 

 

Disko berria New Orleans hiriko kaleak ditu erreferentzia. Rockabilly eta soul doinuak nahasten dituen abesti tristeak batzuetan eta alaiak bestetan.

Urrian Arrasateko Amaia aretoan aurkeztu zuen disko berria eta Euskal Herrian askotan egondako abeslaria da. Oraingoan Donostiako Doka Kafe Antzokian joko du Blue Mountain musika bandarekin maiatzaren 23an 20:30ean.

Doka Kafe Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button