MUSIKA

Manel katalanek “Jo Competeixo” diskoa aurkeztuko dute gaur Gasteizen

Katalanez abesten duen Manel indie talde ezagunak Jo Competeixo izenburuko diskoa berria aurkeztuko du gaur Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan.

Katalanen laugarren lana da Jo Competeixo, bai eta ekoizle batek gidatutako estreinako diskoa ere; hain zuzen, Grizzly Bear, Jamie Lidell, tUnE-yArDs edo Chairlift taldeekin aritutako Jake Aron estatubatuarrak ekoitzi du grabazioa. Horretaz gainera, Aronek Le1f rap artistaren lehen lana ekoitzi du.

Taldeak bere soinua gaurkotu du lan honetan, haien rock eta folk proposamena gaurkotuz. Emaitza askotarikoa da: soul zertzeladak, sintetizadoreen presentzia, gitarra ilunak, giro ilun eta malenkoniatsuak, une tropikalak…

Disko hori iragan apirilean argitaratu zen digitalean, CD formatuan eta LP bikoitzean. Jimmy Jazzen arabera, “60.000 pertsonen aurrean 2014ean La Mercè-n, Atletes, baixin de l’escenari (2013) bira amaitu  ondoren, Manel-ek bere album berriaren xehetasunen berri emango du”.

Informazio gehiago: jimmyjazzgasteiz.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button