IKUS-ENTZUN

Koldo Almandozen “Sipo Phantasma” filmarekin gogoratuko du Fas zineklubak Aitzol Aramaio

Bilboko FAS zineklubak zendutako Aitzol Aramaio (Ondarroa, 1971 – 2011) zinegile ondarrutarra omenduko du aurten ere. Zine gidoilari eta zuzendari ondarrutarrak Un poco de chocolate eta Terminal filmak egin zituen. Bada, V. Aitzol Aramaio Oroimenean lelopean, Koldo Almandoz (Donostia, 1973) zinegileak Sipo Phantasma bere estreinako lan luzea aurkeztuko du bihar, 19:45ean, El Carmen aretoan.

Kruzero bateko gorabeherak eta zine istorioak biltzen ditu filmak. Zuzendariaren esanetan, “kruzero batean itsasoratuko gara, itsasontzi, hondoratze, zinema, fantasma, amodio eta banpiro istorio batean murgiltzeko”. Sîpo Phantasma, hainbat ahots eta kontakizunen inguruan ardazten da: telegramak, albisteak, liburu pasarteak… Era berean, narrazioen eta irudien erabilpen-eskubideei buruzko gogoeta da. Filma, gainera, mamu klasikoen espiritu itzaltsuarekin estalia dator, tartean, Florence Balcombe, Bram Stoker, Oscar Wilde eta Murnau.

Horretaz gainera, David Aguilar (Iruñea, 1979) zinegileak filmatutako Mara Mara lana ere pantailaratuko du bihar Fas zineklubak.  Bilboko zineklubaren arabera, “Davidek ikuslearen ikusmira eta entzumena prestatzen du poliki-poliki aditasunez sentitzeko. Horretan dago Tzesneren lan bikaina, filma ikusi ostean gure buruan dihardu haren soinua. Davidek eta bere kideek irakasten digute nola begiratu, kontenplatu eta gure sentimenduak azaleratzen margolana balitz, naturaltasunez, xume, mara-mara. Sentsibilitatea, hitz batean. Zuzendariak emanaldian parte hartuko du.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button