ESZENA

Nortasunaren bilaketaz

Harkaitz Canok eta Ximun Fuchs-ek idaztitako Nor naizen baneki pieza taularatuko dute Artedramak eta Axut! taldeek, gaur, hilak 5, Bilboko Azkuna Zentroan.

“Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara?”

Lan honen abiapuntua Irulegin aurkitutako esku bat da, euskarazko lehen idatzia zuena: Sorioneku. “2.000 urteren ondoren, esku horrek hitz egiten digu, hizkuntza bizirik iraun duen lekuko gisa. Iraganak oraina argitzen du, eta antzerkia arkeologia bezalakoa da: aztarnak berreskuratzea, galderak egitea, erantzunak bilatzea”.
Baina ez da lurra bakarrik esploratuko: pertsonaiak ere barne-bilaketa baten xede izango dira, gauzatu beharreko erabaki garrantzitsuen eta beren kontraesanen artean harrapatuta.

Oholtza gainean, Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Garoa Idoia Tapia eta Oier Zuñiga ikusiko ditugu.

Show More

Related Articles

Back to top button