BERTSOTAN

“Kopla barik” bertso zirkuitua udazkenari begira

Dakikezuenez, Covid-19ak eragindako egoeragatik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratu egin da. Urte berezia da, eta gaurko egoerak hala agindu du. Halarik ere, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideak ez dira geldirik lotu eta lau saio izango dituen Kopla barik bertso zirkuitua antolatzea erabaki dute.

Kopla barik deitu diogu, daukagun egoera edukita ere, koplak alde batera laga eta aitzakiarik barik antolatuko ditugulako saioak, udazkena bertsoz janzteko. Kulturak eta bertsozaleek merezi dutelako”.

Zirkuitu berrian lau saio oso ezberdinak egingo dira. Alde batetik, formatu txikiko hiru saio aretoetan egingo dira, eta beste alde batetik, formatu handiagoko jaialdi bat ere egingo da.

Lehen saioa  urriaren 24an izango da, 19:00etan, Mungiako Olalde aretoan. Bertan bertso saio musikatua antolatu da musikari biren (Ixak Arruti eta Eneko Sierra) laguntzarekin, eta bertsolariek (Aitor Bizkarra Ruiz, Arrate Illaro Etxebarria, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Etxahun Lekue Etxebarria, Malen Amenabar Larrañaga eta Nerea Ibarzabal Salegi) musikaren konpasen erritmora kantatu beharko dute, “bertsotan egiteari zailtasun hori erantsiz”.

Azaroan, bertso trama (Igorreko Lasarte aretoan, azaroaren 14an), eta sariketa (Durangoko Plateruena antzokian, azaroaren 28an) antolatu dira. Azkenik, abenduaren 20an, eta Getxoko Muxikebarri zentroan, Bizkaiko Txapeldunen jaialdia egingo da.

Kopla barik zirkuituari buruzko informazioa hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button