ARTEA

XXX. Argazki Bilera, Zarautzen

Urteroko legez, Zarautzeko Photomuseumek 2023ko Argazki Bilera ekimenaren egitaraua abiatu du hil honetan. Aurtengo edizioa hogeita hamargarrena da eta Zarautzeko aspaldiko argazkiez gain, argazkigintza dokumentala eta artistikoa ikusiko dira edizio honetan.

Betiko legez, herriko hainbat espaziotan jarri dira erakusketa ikusgarriak. Hala, Fhotomuseum  aretoan, Erika Ede artistaren Große Tropenhaus (Negutegi Handia) eta Justy Garcíaren Bestaldetik izeneko erakusketak paratu dira. Sanz Enea aretoan, Zarautz. Aspaldiko Argazkiak erakusketa erakargarria ikusteko abagunea izango da. Eta azkenik, Torre Luzean, Pío Guerendiáin argazkilariaren Vulkanoren Sutegia izeneko mostra antolatu da.

Deigarrienetako bat Erika Edek sortu duena da. Paisaia handi eta txikien (argazkiak eta testuak) ikuspegiak jasotzen ditu, XVIII. mendeko espediziokideek itsasoaz bestaldetik espezie botanikoak ekartzen zituzten moduan katalogatzeko eta biltzeko asmoz. Bere kameraren lente sabelduaren azpian, Berlingo Negutegi Handiko kristalezko kupulen azpian bezala, irudi-landare hauek historia ezberdina kontatzen dute hemen. Bertan, ekosistema idealen dioramak formatu handiko paisaia errealekin eta testu literarioekin nahasten dira erakusketa eklektiko batean, eta, erakusketaren espazio bera dute izendatzaile komuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button