ARTEA

“Kontrol materiala, kontrol ukiezina”, Jorge Isla artistaren erakusketa

Bilbaoartek lehen bakarkako erakusketa inauguratu du Uribitarte40 aretoan, Kontrol materiala, kontrol ukiezina Jorge Isla artistaren proposamenenekin.

Zentroan bekadun izan den Jorge Isla artistak Kontrol materiala, kontrol ukiezina paratu du bertan, zenbait gairen inguruan hausnartzeko parada eskainiz: “artisten lana aitortzeko eta saritzeko aplikatzen diren parametroak, artelanaren prezioa eta balioa, aurkezpenaren eta errepresentazioaren ideiaren moduko kontzeptuak, edo binomio batzuk: publikotasuna-pribatutasuna, ikusgai dena eta ikusezina dena; kopia eta originala.
Ohiko kanonetatik, erakusketa-formatuetatik edo obretako material nobleetatik urrun dagoen erakusketa honetan, jabetze artistikoaren edo bere proposamenetan material pobreak erabiltzearen moduko praktikak dira bere ikerketaren ardatza, dela pinturan, dela eskulturan dela instalazioetan, esanahi eta adierazle berriak bilatu nahirik.”

Proiektu hau Uribitarte40 Areto berriaren lehen seihilekorako programazioan kokatzen da. Sasoi horretarako BilbaoArtek hiru artista aukeratu ditu, epaimahai profesional batek aukeratuak (Zuhar Iruretagoiena, Fermin Moreno eta Ixone Sádaba): otsailaren 9tik martxoaren 10era, Jorge Isla (Huesca, 1992); martxoaren 22tik apirilaren 28ra, Marta van Tartwijk (Bartzelona, 1990); eta maiatzaren 3tik 31ra, Irantzu Yaldebere (Bilbo, 1994).

Jorge Isla (Huesca, 1992) Bilbon bizi eta bertan lan egiten du. BilbaoArteren artista egoiliarra izan zen 2023an. Bere praxiak “gure garaiko gizartearen mekanismo politiko, sozial eta ekonomikoak aztertzen ditu, horien egoera dikotomien bitartez irauliz: errealitatea eta fikzioa, kausa eta ondorioa, presentzia eta absentzia. Mugaren, berrinterpretazioaren eta birsignifikazioaren kontzeptuetan oinarritutako ideia multzo bat irudikatzen du, objektu kontzeptual gisa, zenbait bitarteko -idazketa, irudien sorkuntza, bideoa eta instalazioa- konbinatzen dituen ikerketa plastiko batetik, proiektu bakoitzaren izaeraren arabera”.

Makina bat beka eta sari jaso ditu, eta egindako erakusketek ere zerrenda luzea osatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button