ARTEA

Erakusketa ibiltariak Bilboko “Expodistrito” programan

Expodistrito programa Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimen bat da, eta Bilboko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkezteko helburua dauka. Ohikoa den bezala, erakusketak txandakatuz joango dira. Erakusketa ibiltari hauek San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietara iritsiko dira.

Oraingo honetan hauek dira parte hartuko duten artistak: Asun Martínez Ezketa; Juan Armentia; Jose Vazquez, Maria Carmen Vazquez Varela; Iñaki Ortiz Viota; Felisa Urraca; eta Josune Aranguren Zatika. Horrez gain, Bizitegi elkarteak antolatutako argazki-lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bat egingo da, eta José Luis Ágredaren Robot Dreams filmaren prozesu artistikoari buruzko esposizio bat ere.

Gainera aurtengo programan, Blas de Otero Fundazioak eskainitako Pablo Gallo artistak egindako 62 marrazki originalak egongo dira ikusgai.
Aipatu behar da artista batzuek bisita gidatuak ere eskainiko dituztela, haien lanak jendearengana hurbiltzeko eta hauen prozesuen xehetasunak partekatzeko helburuz.

Jarduera hauek apirilaren 11ra arte doan gozatu ahal izango dira bai goizez, bai arratsaldez.

Programa osoa hemen kontsultatu daiteke: kulturabarrutik.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button