BESTELAKOAK

Migrazioak aztergai, Durangoko Zilar Astean

Durangoko Zilar Astea aste tematikoa gaur, martxoak 14, hasi eta martxoaren 23ra iraungo du. Aurten, migrazioaren gaia jorratuko dute, diziplina artekotasunaren eta herri kulturgintzaren bidetik.

Aurten Durango eta inguruko batxilergodun ikastetxeetako ikasleei eskatu diete gaia hautatzeko, eta ikasleek migrazioak aukeratu dute. Gai horren inguruan ondu duten kultur egitaraua gaur aurkeztu dute aste tematikoaren antolatzaileek.

Hala, larunbatean, martxoak 16, Literatur Eskolako Gotzon Barandiaranek Sorterritik Urrun, Migrazioak Euskal Literaturan gaia aztertuko duUdal Liburutegian, 11:00etan. Egun horretan, baina 13:00etan, Kantulagun taldeko kideek migrazioa aipatzen dituzten herri kantuak abestuko dituzte kalez kale San Ana elizatik abiatuta.

Martxoaren 20tik 22ra bitarte, komiki erakusketa izango da San Agustin Kultur Gunean. Ikastetxeetan eginiko interbentzioetatik jasotako lanak izango dira ikusgai.

Martxoaren 21ean, halaber, Karrika Antzerki Taldeak Inungane Sustraiak Airean obra antzeztuko du Plateruenan, 20:00etan.

Matxoaren 22an bi ekitaldi izango dira: antzerkia, musika eta zirkua uztartzen dituen Biutz lana San Agustin Kultur Gunean, 22:00etan, eta Durang(h)ots Jam Sesssion musika emanaldia Plateruenan, 22:00etan. Kontzertuan  Venezuelako Omar Acosta flautistak parte hartuko du.

Larunbatean, hilak 23, bi ekitaldi izango dira: Kriskitin Dantza Taldearen Erbestea Berri ikuskizuna, Plateruenan, 21:00etan; eta munduko hainbat kulturetako musikak, dantzak, janariak eta edariak bilduko dituen Munduko Koloreak ekitaldia, Ulannah musika taldeak, Alnour Marokoar Emakumeen Elkarteak, eta Afrika Beltzeko Elkarteen Biltzarrak antolatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button