ESZENA

Antzerki dokumentala mahai baten inguruan eta Txileko janari tipikoak

Txalo Toloza eta Laida Goñik Pacifico #3: Extraños mares arden izenburuko proiektu eszenikoa taularatuko dute larunbatean, Bilboko Dustu auzoan dagoen La Fundición-en, 20:00etatik aurrera. Areto horren arabera, “antzerki dokumentala da, mahai baten inguruan, eta Txileko  janari tipikoak”.

Extraños mares arden XX. mendeko lehenengo hamarkadetako kapitalismoaren garapenari buruzko antzerki dokumentaleko pieza da. Kapitalaren, meatzaritzaren eta armen industriaren historia jorratzen du, besteak beste. “Planetako basamorturik elkorrenean, meatze-aztarnategien, herri abandonatuen eta far westeko eleberrien artean, arte garaikidearen industria ahalguztidunaren oinarriak nola finkatu ziren azaltzen duen historia. Baina, batez ere, basakeria beren bizitzaren parte bihurtu zuten familien historia da”.

Bada, obrak bi bertsio ditu: bata, Italiakoa, 2016ko urrian estreinatua; eta bigarrena, Bilbon ikusiko dena, hau da, janariarekin lotzen dena. Hala, kontakizun dokumentala aurrera doan bitartean, ikus-entzuleak eta performer-ak mahai bera partekatzen dute.  Testuaren egile Txalo Tolozaren familia-bileretan jaten ziren jakiak eskainiko dira mahaian; hots, Atacamako Desertuko kostaldean, 1970eko hamarkadan, prestatzen ziren platerak.

Informazio gehiago: lafundicion.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button