ARTEA

Zuhar Iruretagoienaren obra ikusgai Basaurin

Zuhar Iruretagoienak I WAS THERE argazki erakusketa paratu du Basauriko Arizko Dorretxeko 0 Aretoan. Erakusketa ikusgai dago maiatzaren 3ra bitartean.

Aimar Arriolak erakusketaren harira egin duen testuan jasotzen denez, bikoteka jarritako argazki sail batek betetzen du espazioa. Itxura baten, ohiko irudikapenak dira. Bertan, garrantzia galtzen du argazkien egiletzak erabili diren moduak partekatutakoak baitira.

Argazkiei dagokienez, artistak oraintsu eginiko bidaian harturiko argazkiak dira. “Izatez, artistak behin eta berriz errepikatutako ekintza baten emaitza dira irudiok: inolako giza figurarik ez dagoen leku bati argazkia ateratzen zion, eta, gero, inguruan zebilen norbaiti eskatzen zion berriz irudi berbera hartu zezala, oraingoan, konposizioan artista bera txertatuta”. Hala, giltzarria begiradan bertan dago, gure soa nora bideratzen den. Era berean, galdera bat sortzen da: nola begiratzen digu besteak?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button