MUSIKA

“Jazzaharrean” jaialdia dator aurten ere Gasteizko Alde Zaharrera, bihartik aurrera

Beste urte batez dator Jazzaharrean jaialdia Gasteizko Alde Zaharrera.  Bertako tabernetan antolatu dituzten musika kontzertuen bidez, ikuslearengana musika helarazi ez ezik, tabernek ematen duten hurbiltasuna eskaini ere egin nahi du programazioak.

Hala, uztailaren 2tik 9ra, Gasteizko Alde Zaharreko hainbat tabernetan, formatu txikiko kontzertuak eta zuzeneko ekitaldiak sustatuko dira aurtengo Jazzaharrean jaialdiaren eskutik, eta antolatzaileen aburuz, “Jazz-ak, blues-ak, soul-ak, funk-ak eta nahasketa pentsaezinek, aberastu egingo gaituzte egunotan”.

Hainbat talde eta bakarlari arituko dira hortaz, alde zaharreko lokaletan, esaterako, bihar, uztailak 2,  El Parral tabernan, Petti  Bluseatzen kontzertu emankizuna izango da 20:30ean. Biharamunean, eta ordu berean, Orain tabernan, Gurutze’s Manouches-en kontzertua izango da. Uztailaren 4an, asteazkenean, 20:00etan, Dazz tabernan aldiz, Marta Mansilla eta Jabi Sanchez bikotearen musika emankizuna izango da. Eta egun eta ordu berean baina Bodegon Gorbea tabernan, Blue Matter taldea izango da bere musika doinuak ikuslearengana eramango dituena.

Ondorengo egunak ere musikaz josita datoz: The Garage  tabernan, The Garage Gasteiz Late Night Jazz Jam Session musika emankizuna; larunbatean, eguerdiko marianitoak girotuko dira Botxo tabernan Discípulos De La Clave taldearen eskutik; Falerina Tabernan,  Four Foxes izango da; Jango Tabernan, Moni Garage; eta Parral tabernan,  Johnny Big Stone & The Blues Workers taldeak emango dio amaiera aurtengo Jazzaharrean jaialdiari, uztailaren 9an, 20:30ean.

Programazioaren xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button