LITERATURA

“Larremotzetik” Hasier Larretxearen azken lana

Gaur, ekainak 3, Hasier Larretxeak bere hirugarren liburua aurkeztu du Donostian. Larremotzetik du titulua eta sentsibilitate mindu baten autobiografia da: “Aitak egurrarekin eratzen dituen irudi eta formak hitzekin eratzen saiatu naiz”, dio egileak.

Erein argitaletxeak zabaldu ditu egileari buruzko ohar hauek: “Inguru ederrean jaiotzea egokitu zitzaion Hasierri. Begientzat ederra bezain pertsona sentsibleentzat gordina den inguru batean. Bere hitzak berreskuratuz, “Baso hertsietan aita eta osaba aizkolariekin galdu izan naiz. Aizkorakadaren oihartzuna, adar arteko iluntasunaren erreflexua zen”. Hasierren izaerarako, latza zen herri giroko gordintasun hura. Distantzia behar zuen. Distantzia fisikoa aurrena. Madrilera joan zen bizitzera.

Gaur, hain zuzen, handik etorri da, lehen pertsonan liburuaren nondik-norakoen berri emateko.

Hasier Larretxea Arraiozen, Baztango haranean jaio zen, 1982an, eta aspaldian Madrilen du bizibidea. 2001ean, Iruñeko Udalaren poesia saria eskuratu zuen, Eguraldi lainotsua lanari esker. 2008an, Azken bala / La última bala (Point de Lunettes) eta, 2011n, Atakak (Alberdania) poema liburuak eman zituen argitara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button