ESZENA

ACT 2017rako deialdi irekia

Abenduaren 23a arte, zuen proposamenak bidali ahal dituzue ACT2017an parte hartzeko.

Lehiaketan arte eszenikoetako eszena sortzaile berriek parte hartu ahal izango dute. Eszena lanok ezin izango dute 30 minututik gora iraun. Lanok edozein eszena motatan eginak izan daitezke (antzerkia, dantza, keinua, zirkoa, …).
Hautatutako lanak ACT Jaialdiaren egitarau barnean antzeztu beharko dira egituratutako programazioaren arabera.
Arte eszenikoetako profesional desberdinez osatutako epaimahai independente batek, jaialdiaren azken egunean irabazlea nor den jakitera emango du.

Hiru sari hauek daude: 2.000 euroko ACT saria hilabeteko egoitza artistiko batekin batera; ACT DURI Saria Nazioarteko sortzaile berri onenari, Seuleko Duri Dance Theatre-en egitarauan emankizun bat gastu guztiak ordainduta; eta ACT BAD saria. Bilboko Udalak antolatutako BAD jaialdian. Bidai eta hotel gastuak eta 2000E arteko katxea barne.

Informazio guztia hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button