Nontzeberri

Joseba Tapia eta Besamotzak, Larrabetzun

Joseba Tapia eta Besamotzak taldeak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean joko du gaur, 21:30etik aurrera. Banda elektrikoarekin arituko da Tapia egitasmo berri honetan.

Hala, Joseba Tapiak bere ibilbide luzeko hamalau doinu aukeratu ditu, eta rock banda formatuan taularatuko ditu, Besamotzak taldearen laguntzaz: Iker Uriarte (jazpana), Iñigo Telletxea (baxua) eta Dani Narbarte (gitarra eta trikitixa).

Tapia gogotsu dago oholtzara itzultzeko, eta oraingoan rock kutsuko giro elektrikoetan murgilduta egingo du. Hori Bai gaztetxeak iragarri duenez, “Joseba Tapia eta Besamotzak taldeak zuzenean baino entzungo ez diren kantak joko dizkigute”.

Horretaz gainera, Tapiak liburu bat ere plazaratu du trikitixa eta larreko musikaren irakaskuntzaren ingurukoa.

Informazio gehiago: josebatapia.eus.

Exit mobile version