MUSIKA

"Durango Hiria" txisturako konposizioen nazioarteko 6. lehiaketa

Lehiaketara aurkeztuko diren lanek berriak behar dute izan, argitaratu eta estreinatu gabeak. Ez da moldaketarik onartuko eta konpositore bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du. Lanek ezingo dute 5 minutu baino gutxiago ezta 10 minutu baino gehiago iraun. Lanak jasotzeko azken eguna 2011ko martxoaren 16an izango da.

Konposizioak txistu kamara musikarako idatziko dira, gehienez bost partaiderentzat eta gutxienez birentzat. Orduan, beste familietako instrumentuekin (polifoniko, melodiko, perkusiokoekin) edozein konbinaketa eratu daiteke.

Lanak pertsonalki eraman edo helbide honetara bidali behar dira: Durangoko Udala (Kultura Saila) Zeharkalea, 3 – 48200 Durango eta Durango Hiria Txisturako Konposizioen Lehiaketarako dela agertu behar da. Kartazalean honakoa sortuko da: Lana (4 ale) izenburu batekin. Kartazal itxi bat, egilearen izena, curriculuma, helbidea, telefonoa eta bere gaineko iruzkinarekin.

1. saria 2.500 eurokoa da, bigarrena 1.200 eta hirugarrena 700.
Sariak jendaurreko ekitaldian emango dira 2011ko ekaineko Euskal Astean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button