ARTEA

“Euskal Irudigileak, 20 urte” izeneko erakusketa, Iruñean ikusgai

Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean, otsailaren 2tik martxoaren 31ra bitartean, Euskal Irudigileak, 20 urte izeneko erakusketa izango duzue ikusgai. Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko kideek egindako 300 artelanen bilduma grafikoa da.

Euskal Irudigileak, 20 urte erakusketak 170 bazkideetako lanen aukeraketa eta elkartearen mugarri nagusietako 50 original eta hainbat pieza biltzen ditu.

Erakusketaren xedea sorkuntza lan garrantzitsu hori bultzatzea da, izan ere batzuetan lan hori ikusiezina izaten da. Bestelako helburuak ere badaude: ilustratzaileen lana ezagutaraztea; artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea; eta sektorearen indarra azpimarratzea, toki-, nazio- eta nazioarte-mailan. Erakusketa aukera ona da bertan dugun talentua ezagutzeko, eta modu berean, kontsumitzailearen begietatik ezkutatuta dauden balio artistikoak zabaltzeko.
Gainera, sektorea osotzen duten ahotsen aniztasuna erakutsi nahi du, protagonistak anonimotasunetik ateraz, eta euren sorkuntza-lanak egokitzen ari diren sormen-eremuak azalduz.
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Guadalajara (Mexiko), erakusketaren aurreko geltokiak izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button