IKUS-ENTZUN

"Begibistan IV. Zinema Astea" egingo da Amurrion bihartik aurrera

Begibistan zinemaldiak bi sail izango ditu: Infobistan eta Ofbistan.

Lehenengoan saria jaso dezaketen 20 film labur egongo dira eta horietatik hiru euskaraz daude. Juan Bidegainen Etxeko bandan, Jai Alonsoren Mozkor politikoa eta Josu Arteagaren Marinel itsua eta itsasneskak.

Ofbistan sailean, saritik kanpo geratu direnak baina kalitate handia daukatenak ikusi ahal izango dira. Horien artean lau euskaraz daude: Enara Goikoetxearen Bizitzako kopa, Koldo Almandozen Ahate pasa, Iban Gorritiren Kantatzen ez duen herria, herri hila da eta Telmo Esnalen Amona Putz.

Aurtengo ekitaldiko Ohorezko Txapela Ramon Barea aktoreari emango dio Begisbitan jaialdiak. Zinemaldia bihar hasiko da Amurrioko Antzokian, 19:30ean.

Ostegunean, 11:00etan, ikusle gazteentzako Gaztebistan emanaldia izango da haiei zuzendutako hainbat lanekin.

Ofbistan eta Infobistan sailetan parte hartzen duten laburmetraiak ostegunean bertan eta ostiralean ikusi ahal izango dira 20:00etan eta 22:00etan, hurrenez hurren.

Jaialdia larunbatean amaituko da, non sariak banatuko diren eta Aguilar del Campoko film laburren jaialdia omenduko den.

Berria

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button