LITERATURA

Thriller mitologikoaren trilogiaren amaiera

Aurtengo Hemendik saria jaso duen Aritza Bergara idazlea euskal mitologian aditua da, eta gai horretan oinarriturik makina bat lan fikziozkoak argitaratu ditu. Lan horiek Eguzkilore Liburuak argitaratu ditu, eta nola ez, jentilak dira protagonista.

Jentilen gaineko trilogia osatu du, eta bertan Barandiaranek jasotako kondaira zahar bat hartzen da erreferentziatzat, erraldoi mitologiko horien desagerpena kontatzen duena. Hortik abiatuta, euskal kulturaren zale amorratua den ikerlari bat (Joseba Etxebarrieta) gertaera hori izan zitekeen lekua aurkitzen saiatuko da. Hau da Barandiarani berari omenaldia egiten dion trilogia baten hasiera, baina baita Julio Verneri eta Jean Marie Aueli ere, guztiak ere idazlearen erreferenteak baitira.
Lana egungo thriller gisa hasten da, eta konturatu gabe, eleberri fantastiko bihurtuko da, mitologiak protagonismo handiagoa hartzen baitu. Proto-euskara, gaur egun hain eguneratua Irulegiren eskua deskubritu ondoren, bertan agertzen den elementuetako bat da. Gauza bera gertatzen da Euskal Herriaz eta bere mugez hitz egiten denean.
Mito guztiak, kondaira gehienak, errealitatean oinarrituta daude, modu batean edo bestean errealitatea interpretatzen dute. Zein zati da egiazkoa eta zein erantsia? Izan al zen beste arrazarik (erraldoiak, ipotxak…)? Bizi al ginen noizbait desagertutako beste izaki batzuekin?

Idazleak makina bat hitzaldi eman ohi ditu gai horretaz. Abenduan, Durangoko Azokan izan ostean, Trapagaranen izango da 13an. Gero, 16an, Logroñon izango da mitologiari buruzko hitzaldi bat ematen; eta 17an, Maeztun izango da neguko solstizioari buruzko hitzaldia egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button