MUSIKA

Al Infierno en Goitiberak "Presaka" hardcore diskoa plazaratu du

80ko hamarkadako hardcorean ondo sustraituriko lan sendoa plazaratu du Al Infierno en Goitiberak Laudioko Politburo Recording Fiasco zigiluarekin erdibana.

Lan hau BAPen Zuria Beltzez kutunen zerrendan dutenek eskuratu beharko lukete, -bost eurotan saltzen dute-. Kantuak erritmo aldaketa azkarrekin josita daude, melodia baztertu barik. Gitarra lana, gainera, ikaragarria da: Haritik Tiraka kantuan Dag Nasty-ko Brian Baker dirudi. Aipaturiko taldeez gain, diskoetxeak bidali duen oharrean RKL, Bad Brains, Spermbirds, Snuff, eta GRB aipatzen dira besteak beste. Guztiak hardcore estilokoak.

Taldea 2002 urtean eratu zen Laudion. Hiru urte beranduago sei kantuko Demo 2005 izenburuko maketa grabatu zuten eta aurten Presaka euren lehendabiziko iraupen luzeko lana plazaratu du.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button