IKUS-ENTZUN

Klima aldaketaren ondorio suntsitzaileei buruzko zikloa, Bilbon

Natura eta klima aldaketari buruzko Klima BBK zikloa atondu dute urriaren 21etik 27ra arte, Bilboko BBK Aretoan 17 dokumentalekin.

Lehen edizio honetan makina bat film ikusi ahalko dira, eta gai nagusiak ingurumena kontserbatzea eta klima-aldaketaren aurkako borroka izango dira.
Gaur abiatuko den zikloaren barruan, eta hasierako aurkezpenaren ostean, An inconvenient truth filmaren emanaldia izango da. Hamar urte dira Una verdad incómoda izeneko dokumentala klima aldaketaren aurkako borrokan mugarri bat ezarri zuenetik. Honakoa, klima aldaketaren ondorio suntsitzaileei buruzko dokumentala da.

Beste aldetik, Mendi Film Festibalek bat egingo du ekimenarekin, eta gaiak mendiko zinemagintzarekin duen loturari esker, bi film ikusi ahalko dira, igandean, hilak 24:  Charge 2 eta Thomas Deininger. Trash Artist.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button