IKUS-ENTZUN

“Nebraska” filma, FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak Alexander Paynek zuzendutako Nebraska (AEB, 2013) filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Javier Aguirre EHU/UPVko filosofia irakasleak aurkeztuko du emanaldia.

Zuri eta beltzez filmatua, Nebraska argazki bikaineko lan umoretsu eta kritikoa da, AEBetako potret zorrotza erakusten duena. Woody Grant aita adinduaren eta David seme gaztearen arteko harremana jorratzen du.

Fas zineklubaren arabera, “Woody Grant, alkoholikoa izandako gizona eta burua pixka bat galdua duenak, bere semea den David bultzatzen du, Nebraska osoa gurutzatzera diru-sari bat jasotzeko. Nahiz eta hasieran erokeri hutsa dirudien, ezusteko erronka batean bihurtzen da; abenturaz beterik, non pertsonaia desberdinen errutina trabatuak eta aspergarriak agertzen zaizkigun”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button