IKUS-ENTZUN

Alain Resnais frantziarraren “Mélo” filma pantailaratuko dute Bilbaoarten

Institut français erakundeak eta Bilbaoartek film frantsesak aurkeztuko dituzte hileko azken asteazkenean. Hala, bihar, Alain Renais zine-zuzendariaren Mélo (1986) pantailaratuko dute, 19:00etatik aurrera.

Emanaldia jatorrizko bertsioan ikusi ahalko da, gaztelaniazko azpidatziekin.

Filmak hauxe kontatzen du: Marcel Blanc biolinista eta aspaldiko laguna gonbidatuko du afaltzera Pierrek, urteetan ez baitute elkar ikusi. Marcel gaztetako emakume-abenturak kontatzen hasiko da, Pierreren emazte Romainek hala eskatuta. Romaine, erabat liluratuta, Marcelekin batuko da ezkutuan, eta maitemindu ere egingo dira. Biolinistak, baina, alde egin beharko du bi hilabetez, kontzertuak emateko, baina bueltarako, Romainek senarra utzi beharko du; emaztea, halere, beldur izango da, eta amoranteen harremanak ezkutuan jarraituko du.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button