BESTELAKOAK

Kirolari buruzko argazki lehiaketa

Kirolgi Fundazioak, Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearekin lankidetzan, Gipuzkoako kirola bere alderdi guztietan izeneko argazki lehiaketa antolatu du 18 urtetik gorako afizionatu eta profesionalentzat. Arraunketa, euskal pilota eta herri kirolak izango dira gai nagusiak, bestelakok onartzen badira ere.

Bi atal izango ditu lehiaketak: A. kolore bakarreko papera eta B. koloretako papera. Egile batek gehienez ere lau argazki aurkez ditzake atal bakoitzeko. Irudia ezingo da digitalki manipulatu.

Bi modalitateetan aurkeztutako argazkirik onenak 500€ eta garaikurra hartuko ditu. 2. saria,
250€ eta garaikurra eta 3. saria, 150€ eta garaikurra izango dira.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 14an amaituko da. Epaimahaiaren epaia azaroaren 19 jakinaraziko da eta sari banaketa abenduaren 11an egingo da.

Informazio guztia lotura honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button