MUSIKA

Kirmen Uriberen “17 Segundo” poema-liburuaren irakurraldi musikatua, Bilboko Kafe Antzokian

Kirmen Uribe eta lagunak 17 Segundo (Susa) poema-liburu berriaren irakurraldi musikatua  eskainiko dute bihar, abenduaren 18an, Bilboko kafe Antzokian.

Musikari lagunekin osatu du ondarrutar idazleak ikuskizun berezi eta bakarra. Hala, Mikel Urdangarin laguna izango du ondoan irakurraldia musikaz janzteko.

Pasa den abenduaren 13an eman zuen lehen emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean eta sarrera guztiak berehala agortu zituen. Eta bigarren emanaldia, biharkoa, Bilboko Kafe Antzokian 19:30etatik aurrera eskainiko duena, azkena izango da. Adi beraz sarrerekin.

“Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste. Egina omen dute ikerketa. Hori da koadro bati eskaini ahal diogun astia gure garai ero hauetan. Pentsatzen jarrita, poesiaren erritmoa guztiz bestelakoa da. Poesia da denbora gelditzea, poesia da begirada, poesia da desagertuko denari arreta jartzea. Inguruari begira egon, pentsatu gauza horiek hortxe egon direla aurretik, eta hor egongo direla beharbada, aurrerago”.

Liburu honek 2002tik eta 2019ra, hamazazpi urtez idatzitako poemak biltzen ditu. Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte luze. Intsumisioa, Japonia, Euskal Herria, New York, natura, Artea, haikuak, prosa, ondarruera… Daudenak eta ez daudenak. Hainbat mundu eta kontamolde bildu ditu Kirmen Uribek liburu honetan.

Informazio osoa eta sarrerak eskuratzeko, sartu Kafe Antzokiko webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button