
Kirmen Uribe Euskal idazlea XXI. Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdira gonbidatua izan da. Aurtengo edizioa uztailaren 2tik 10era luzatuko da.
Uribek lau irakurraldi egingo ditu Medellinen bertan eta Bogotan munduko beste olerkari batzuekin batera, hala nola, Jack Hirschman (AEB), AgnetaFalk (Suezia), Raphael Urweider (Suitza), ShailjaPatel (Kenia), Louis-PhilippeDalembert (Haiti, Philip Hammial (Australia) edo JidiMajia (Txina) olerkariekin batera.
Horrez gain, errezital bat emango du Oriol Caro musikari kolonbiarrak lagunduta Bogotako R-101 antzokian. Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdia jaialdirik garrantzitsuenetakoa da mundu mailan eta milaka entzule hurbiltzen dira bertara poemak entzutera.



