ESZENA

Bilboko Pabiloi 6-k egoitza iraunkor bat jarriko du abian

Urte berezia izan da hau pandemiak ekarritako egoera ezohikogatik.  Antzerkirako eta kulturarako une kritikoak dira esparru guztietan.
Aurten, Pabiloi 6 areto bilbotarrak hamar urte beteko ditu, eta ospakizun berezia izango du aretoak. Ekainaren erdialdetik aurrera bere programazioari heldu dio berriz eta gainera, 2020-2021 ikasturteri ekingo dio. Alde batetik, Bizkaiko antzerki-panoraman erreferentea den proiektuaren hamargarren urteurrena ospatuko dute eta  bestetik, Gazte Konpainiarentzako egoitza iraunkor bat sortuko dute. Proiektu horrek Ubú, Finantzen Errege izeneko bere bosgarren muntaia sustatu zuen.
Hala, “hogei bat aktore gaztek eta arte eszenikoekin lotutako beste pertsona batzuek espazioaren kudeaketa beren esku izango dute irailaren bigarren hamabostalditik aurrera, Pabiloi 6ko talde beteranoaren eskutik eta haren babespean. Gazte Konpainiaren aurreko taldeek sortutako lanen katalogoa birjartzeaz gain, urte osoan zehar proiektu berriak programatuko dira”.
Horren ondorioz, irailaren 17an, lehen muntaia ikusi ahalko da: Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?.

Horretaz gain, kultura zabaltzeko eta antzerkia publiko berrietara hurbiltzeko, urteroko ikastaroak burutuko dira. Hainbat taldetan banatuko dira: 12 eta 15 urte bitarteko talde bat, 16 eta 18 urte bitarteko beste bat, eta 18 urtetik gorako helduentzako hirugarren bloke bat.

Informazio gehiago eskuratzeko aretoaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button