IKUS-ENTZUN

“Kimuak” programak film laburrak aurkezteko epea zabaldu du

Kimuak programak film laburrak aurkezteko epea zabalik dauka maiatzaren 25ra bitarte. Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatu eta Zineuskadi elkarteak kudeatutako programan sartzen diren filmak nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek, 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Partehartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2021eko ekainaren 1etik aurrera eginak badira. Film laburrek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute.

Bestalde, eta aurtengo berritasun gisa, Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Hirigune Elkargoko euskarazko film laburrak ere onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa esteka honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button