MUSIKA

Marcos Coll & Stefano Ronchi blues musikariak, Ermuan

Marcos Coll & Stefano Ronchi blues musikariek Ermuako Lobiano kultur etxean joko dute larunbatean, 20:00etatik aurrera. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, “blues kontzertua, made in Berlin”, Alemaniako hiriburuan eratutako egitasmoa baita.

Marcos Collen aho-soinularia Madrilgo Tonky Blues Band taldean hasi zen jotzen, eta Adrian Costa abeslariarekin eta gitarra jotzailearekin batera Los Reyes del KO eratu zuen, “Espainian azken hamarraldietan izan den blues talderik onenetakoa”. Egun, Berlinen bizi da: “izar eta musikari handiak ezagutzeko eta haiekin lan egiteko aukera izan du”. Blues musikaria izangatik ere, bestelako estiloetara egokitzeko gaitasuna erakutsi du maiz: “funk, hip-hop, soul edo afrofunk”.

Stefano Ronchi, berriz, blues abeslari eta gitarra-jotzaile italiarra da, baina egun, Berlinen bizi da. “Lurrie Bell, James Wheeler, Mary Lane, Josephine Howell eta  Billy Branch bezalako blues jotzaile handiekin jardun izan du”.

“Elkarrekin country & blues onenaren errepertorioa eskaintzen dute era guztietako ikus-entzuleen gozamenerako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button