ARTEA

Argazki jaialdia, Andoainen

Kultura eta herri merkataritzaren sustapena ardatz dituen Argazkialdia 13 argazki jaialdia abiatu dute Andoainen. Ekimen horren barruan hainbat erakusketa jarri dituzte Andoaingo kale, taberna eta dendetan.

Hala, ibilbide luzeko argazkilarien erakusketak ikus daitezke ekainaren 16a bitarte, tartean, Jose Badia, Maider Kuadra eta Eduardo Arreseygorre. Hiru argazkilariek, gainera, hitzaldiak emango dituzte.

Andoaingo argazkilari profesionalek ere lekua izango dute Argazkialdia 13 jaialdian: ohikoak ez dituzten lanak erakutsiko dituzte.

Tailerretan parte hartzeko aukera ere izango da: Alejandro Castellotek XXI. mendeko argazkigintza izenburuko ikastaroa emango du; Pablo Artechek gazteei zuzendutako Argazkilaritza estenopeikoa; Iñigo Royok Argazki-abentura txikiak; eta, azkenik, Aitzol Arruabarrenak Fisikari buruzko ikasgai bat.

Egitaraurekin loturiko xehetasun guztiak (datak, ordutegiak, eta bestelakoak): http://argazkialdia.com/eu/programacion.php

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button