MUSIKA

Kepa Junkeraren omenez, “Anbototik Gorbeiara” egitasmoa

Asteburu honetan, hilak 22, Arratiako eta Elorrioko musika eskolek ondu duten ekimen bat antolatu da: Anbototik Gorbeiara egitasmoa. Igorreko Lasarte aretoan egingo da.

Musika izango da ikuskizunaren oinarria eta horretarako, Gorbeia Ensemble & Besaide Band, Aitzol Atutxa, Nerea Zuloaga, Areatzako Beti Gazte Dantza Taldea eta Dimako Bertso Eskola gonbidatu dira. eta ikusten dugunez, bertsoak, kirola edota magia ez dira faltako.

Bultzatzaileek Kepa Junkera omentzea erabaki dute: “Lehen edizio honetan Kepa Junkera omendu nahi da, eta bertan presente egongo da. Izan ere, Zeanuriko trikitixa txapelketa irabazteaz gain, Arratian trikia irakasten ere urteak eman zituen eta maitasun berezia dio bailarari”.

Bueltako ikuskizuna Elorrion egingo dute, eta nola ez, Gorbeiatik Anbotora izena izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button